135 research outputs found

    DSaren barneko zenbait ordena kontu

    Get PDF
    The order of most modifiers within DPs is tightly fixed in Basque. While adjectives must be placed after the nominal head and before demonstratives, cardinal quantifiers are placed before nouns. Besides, stacked descriptive adjectives appear to have a non-marked order, which is the mirror image of the one found in languages where adjectives follow nouns (Sproat & Shih 1988; Scott 2002). Taking into account previous typological studies (Greenberg 1963, Dryer 1992), the Basque data are analyzed following Cinque's (1999, 2005) proposal of a universal structure of merge of the DP, in a way already employed in similar studies in other languages (Fassi Fehri 1999, Aboh 2004, Shlonsky 2004).Euskarako DSen barneko osagai batzuen arteko ordena franko gogorki finkatua da. Adjektiboak gehienean bederen izenaren eskuin aldean, erakusleen aitzinean, kokatzen dira, zenbatzaileek, aldiz, izenaren ezker aldean egon behar dutelarik. Adjektiboak, bestalde, metatzen direnean, halako ordena markatugabe batean agertzen dira, eta kasu honetan oposaketak agerian ematea erraza ez bada ere, ordena markatugabe hori da adjektiboak izenaren ezker aldean dauzkaten hizkuntzetakoaren alderantzizkoa (Sproat & Shih 1988; Scott 2002), hots, haren mirail-irudia. Tipologiako datuak kontuan izanik, ordena kontu horiek ikertzen dira artikuluan, Kayneren (1994) antisimetriaren bidetik, eta DSaren funtzio egituraren hierarkia unibertsal batetik (Cinque 1999) abiatuz. Erakustera ematen da aipatu datu horiek egokiro azal daitezkeela DS barneko mugimenduak sintagmak bata besteari eratxikirik espezifikatzaileetarik iganaraziz obratzen badira, hala nola proposatua izan baita beste zenbait hizkuntzarentzat (Fassi Fehri 1999; Cinque 2005; Aboh 2004; Shlonsky 2004)

    Euskaltzaindiaren corpusez

    Get PDF
    International audienceEuskaltzaindiarentzat garrantzi handia dute testuek, hauen ikerketan oinarritzen baitira bereziki haren lanak. Aski da gure erakundearen iraganeko gorabeherei behatzea, berehala horretaz konturatzeko. Nork dudan jar dezake testuen euskarri sendoa izan gabe biziki zail dela deus funtsezkorik egitea hizkuntzaren finkatzeko? Testu oinarri horren garrantzia are handiagoa egin zaigu azken hamarkadan, teknologia berriei esker, duela guti ezin asmatuzkoak eta ezin amestuzkoak ziren ikerbideak eskuen artean izan baititzakete orain hizkuntzalariek, eta ondorioz lan egiteko erak, erran nahi baitu hizkuntza datu askoren azterkatzeko baldintzak, osoki aldatu baitira. Txosten hau ideia horretan egina da: gogoeta egitera laguntzeko eta Euskaltzaindiari proposamen zenbaiten egiteko. Hiru puntutan aurkeztuko dut: * oinarrizko termino batzuen argitzea; * Euskaltzaindiak orain arte eratu dituen corpusen deskribatzea; * Euskaltzaindiak geroari buruz izan ditzakeen jokabideen aurkeztea, eta proposamenen egitea

    Tokiz kanpoko numero komunztadura

    Get PDF
    N/

    Jean Haritschelharren hilberria (1923-2013)

    Get PDF
    "Euskera" Euskaltzaindiaren aldizkaria. 2013, 58, 1. 315-325. BilboJean Haritschelharen heriotzari omenez. "Irailaren 1ean zendu zitzaigun (2013). Berehala , udazkenean lau bazterretan hostoak bezala , hedatu zen berria Euskal Herrian gaindi , euskaltzale guziek etxekoekin bat egiten zutela haien nahigabean. Ez zen ustekabeko joatea , baitziren zenbait egun jadanik jakin zutela denek , jakin zuela Jeanek berak ere , osoki nagusitu zitzaiola bizia arrobatzen bezala duen odol minbizia. Eta handik laster eramanen zuela herioak...

    Tokiz kanpoko numero komunztadura

    Get PDF
    N/

    Euskarazko DSaren barneko elipsiez

    Get PDF
    Ikerketa artikulu hau euskalari bati omenaldi liburu batean agertuko da 2015ean.Artikulu honetan euskarazko DSaren barnean elipsiak nola gerta daitezkeen ikertzen da, osagaiak batzerakoan izaten duten ordena nolakoa izan den argitzeko xedearekin. Horretarako Cinqueren (2012) orokorketa bat bereziki baliatzen da. Honen arabera, izenaren modifikatzaileen elipsiak ez dira nolanahi gertatzen. Alabaina, testuinguru egokietan izenaren beraren elipsia beti egin daitekeelarik, modifikatzaileen elipsiek bi baldintza bete behar dituzte: i) izena ere elipsiko modifikatzailearekin batean isildua izatea, ii) batze ordenako hurrenkera delarik oinarria, izenaren eta modifikatzaile isilduaren artean den beste modifikatzailerik ahoskatua ez izatea. Hipotesi horri jarraikiz, elipsiari dagozkion datuek batze ordenaren berri ematen baitigute, bost modifikatzaileren arteko elipsi jokoak molde sistematiko batean euskaran ikertzen dira. Azterketa horren ondotik ondorio gisa ateratzen den batze ordena, Cinquek aurkitu zuena bezalakoa da, salbu erlatiboen batze lekuari dagokienean. Horrek sorrarazten duen zenbait galderarekin bururatzen da artikulua

    Euskaltzaindiaren korpusez

    Get PDF
    Txosten hori 2004ko "Euskera"n, XLIX, 1, argitaratua da, 43-55 or.Euskaltzaindiarentzat garrantzi handia dute testuek, hauen ikerketan oinarritzen baitira bereziki haren lanak. Aski da gure erakundearen iraganeko gorabeherei behatzea, berehala horretaz konturatzeko. Nork dudan jar dezake testuen euskarri sendoa izan gabe biziki zail dela deus funtsezkorik egitea hizkuntzaren finkatzeko? Testu oinarri horren garrantzia are handiagoa egin zaigu azken hamarkadan, teknologia berriei esker, duela guti ezin asmatuzkoak eta ezin amestuzkoak ziren ikerbideak eskuen artean izan baititzakete orain hizkuntzalariek, eta ondorioz lan egiteko erak, erran nahi baitu hizkuntza datu askoren azterkatzeko baldintzak, osoki aldatu baitira. Euskaltzaindia, beharrik, hasia da azken urteetan gisa horretako baliabideez baliatzen, eta orok dakigu, adibide baten emateko, OEHak ez zuela orain duen itxura izanen euskal literatura zaharreko testu asko eta asko era digitali- zatu batean jaso izan ez balira, eta EEBS ere egina izan ez balitz. Haatik, teknologia berriek mugatzen duten eremu hau gelditu gabe aldatuz doa, eta laster zaharkiturik geratzen dira sail horretan egiten diren aitzinamenduak. Pentsa zitekeen, beraz, denbora joan arau, horrelako zerbait ger- tatuko zela Euskaltzaindiak abiarazi programa zenbaitekin, eta, hain zuzen, hala gertatu da: franko laster zaharkiturik gelditu dira. Horrela, bada, OEH bukatzera doalarik eta EEBS ere amaitutzat jo dezakegularik, ordu da, berant ere gabiltzala erran dezakegu, Euskaltzaindiak kontu honetaz gogoeta sakonak egin ditzan eta ondoko urteei buruz ildo berriak urra ditzan, deus ikustekorik ez baitute gaur egungo teknologia baldintzek eta duela hogei edo hamar urtekoek, ikergai izan daitekeen testu-multzoaren tamainari dagokionaz bereziki

    'Kor' atzizkiaz

    Get PDF
    N/

    Euskarazko DSaren barneko elipsiez

    Get PDF
    Ikerketa artikulu hau euskalari bati omenaldi liburu batean agertuko da 2015ean.Artikulu honetan euskarazko DSaren barnean elipsiak nola gerta daitezkeen ikertzen da, osagaiak batzerakoan izaten duten ordena nolakoa izan den argitzeko xedearekin. Horretarako Cinqueren (2012) orokorketa bat bereziki baliatzen da. Honen arabera, izenaren modifikatzaileen elipsiak ez dira nolanahi gertatzen. Alabaina, testuinguru egokietan izenaren beraren elipsia beti egin daitekeelarik, modifikatzaileen elipsiek bi baldintza bete behar dituzte: i) izena ere elipsiko modifikatzailearekin batean isildua izatea, ii) batze ordenako hurrenkera delarik oinarria, izenaren eta modifikatzaile isilduaren artean den beste modifikatzailerik ahoskatua ez izatea. Hipotesi horri jarraikiz, elipsiari dagozkion datuek batze ordenaren berri ematen baitigute, bost modifikatzaileren arteko elipsi jokoak molde sistematiko batean euskaran ikertzen dira. Azterketa horren ondotik ondorio gisa ateratzen den batze ordena, Cinquek aurkitu zuena bezalakoa da, salbu erlatiboen batze lekuari dagokienean. Horrek sorrarazten duen zenbait galderarekin bururatzen da artikulua

    Note à propos des formes jussives préfixées en 'b-' du basque

    Get PDF
    International audienc
    corecore